Figurazioa eta esentzia. Cigaren erakusketa Bertizko jauregian
Javier Ciga Echandi .IRUÑA .1877-1960
Honelaxe defini dezakegu Ciga, Pello Fernández Oyaregui erranetan : pintura barearen maisua, hanpuruskeria eta nabarmenkeriarik gabeko pinturaren maisua. Ihes egiten du artifizialkeriatik, konplikazio errazetik. Benetakotasunaren pintura da, itxurakeriatik harago doana, barnealde sakoneraino.
Izateak osatzen eta blaitzen du Cigaren lana, izaera existentzialista, errealista eta metafisikoa emanda. Ezer baino gehiago, esentzien eta egien pintorea izan zen Ciga, bere garaiko arima eta gizartearen interpretatzailea.
Lau ardatz tematikoren inguruan antolatu da erakusketa.
Errealismo soziala. Madrilgo aldia. 1909-1911
Erretratua
Paisaia
Pintura etnografiko eta alegoriko-sinbolikoa