Javier Ciga Echandi Fundazioa

Javier Ciga Echandi Fundazioa, 2007ko martxoaren 9an, legalki bere patroi fundatzaileek- Margolarien seme alabak- sortu zuten, Gurutze Ciga Ariztia andrea, eta Miguel Ciga Ariztia jauna, sortze agiria sinatuz eta margolarien lanen bidez Fundazioaren hasierako ondasuna eratuz. Fundazioaren patronatua osatu zen: Gurutze Ciga Ariztia andrea -Presidentea-, Miguel Ciga Ariztia jauna, Dolores Meoqui Ariztia andrea, José Antonio Arnedo Peral jauna, Alberto Belzunegui Apezteguía jauna, Pello Fernández Oyaregui jauna -Idazkaria-.

Los miembros del patronato de la Fundación Ciga.
Foto Alicia del Castillo, 19 de marzo de 2007.

Gaur egungo Ciga Fundazioaren Patronatoa.

Patroi fundatzailaek – Gurutze eta Miguel Ciga Ariztia eta José Antonio Arnedo Peral, zendu ondoren; 2017ko apirilaren 4ean, berritu eta aukeratu zen patronatu berria: Pello Fernández Oyaregui jauna, Presidentea, patroi berriak: Itziar Iturriria Meoki y Floren Bidaurre Azkona – idazkaria-, eta aurreko patroiak: Dolores Meoqui Ariztia eta Alberto Belzunegui Apezteguía.

Helburuak

Javier Ciga Echandi Fundazio pribatua, irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta bokazio publikoa dauka, ondoko xedeak ditu:
– Javier Ciga Echandiren margolanak, sustatu, ezagutarazi, ikertu eta erakutsi.
– Ciga Museoa sortu: Arte biziaren Zentroa, eta jarduerak programatu, Fundazioaren ardatza eratuz: aldi-baterako erakusketak, ikastaroak, lehiaketak, bekak eta margo tailerrak.
– Ikasketa, dokumentazioa eta ikerkuntza Zentroa eratzea, ondoko funtzioak betetzeko: Artistaren katalogo arrazoitua eta beste argitalpenak.
– Funtsa dokumentala: margolariaren dokumentu eta lanen bilketa.
– Javier Cigaren pertsona eta lanari buruzko ikerketa.´

Gurutze Ciga Ariztia Fundazioaren presidentea
Gurutze Ciga Ariztia, Ciga margolariaren alaba, Fundazioaren presidentea eta patroi fundatzailea da. Ciga familiaren testigantza bilduz, aitak utzitako ondarea nafar guztiona dela iritzita, nafarren zerbitzura jarri du, koherentzia eta konpromisoa erakutsiz. Nati, Dolores eta Migueltxo zirraraz dakarzkigu gogora, eta omenaldia egiten diogu Gurutzeri, Javier Cigaren bizitza eta obra bizirik iraunarazten dituen memoriari.

Gaur, haren izena daraman Fundazioak lekukoa hartu du, eta lanean ari da bere garaiko arima eta gizartea maisuki Interpretatu zituen margolari handiaren obra esentziadun eta egiatia ezagutzera emateko eta horren gainean ikertzeko.

Esquela.
Diario de Noticias (11 de febrero de 2017).
Esquela.
Diario de Navarra (11 de febrero de 2017).
Fallece Guruztze Ciga Ariztia, presidenta de la Fundación Ciga.
Diario de Noticias(11 de fecbreo de 2017).
In memoriam. Guruztze Ciga, la defensa de un legado.
Diario de Noticias (11 de febrero de 2017).

Un recuerdo ‘bihotzetik’ de Guruzte.
Diario de Noticias (13 de febrero de 2017).
Obituario, Guruztze Ciga, la defensa de un legado.
Diario de Navarra (12 de febrero de 2017).
Ciga, el brillo de la cultura navarra.
Diario de Navarra, cartas al director (14 de febrero de 2017).