Ciga fundazioaren patronatuaren berrikuntza.
2017ko apirilaren 17an Ciga Fundazioak, ohiko bilkuran, fundazioaren patronatuaren berrikuntzari ekin zion; Gurutze Ciga Ariztia, aurreko presidentea eta fundazioaren sortzailea zendu ondoren. Hemendik aurrera, Javier Ciga Echandi margolariaren Fundazioa jarraian aipatzen diren patronoek osatuko dute: Pello Fernández Oyaregui –presidentea-, Dolores Meoqui Ariztia, Alberto Belzunegui Apezteguía, Itziar Iturriría Meoki, Alex Uriarte Etxeberria (2018-07-02, dimititu egin zuen) eta Floren Bidaurre Azkona –idazkaria-. Ciga Fundazioak garai berria hasi du, honen helburu fundazionalak erdiestearen alde lanean jarraitzeko.

