Monaguillo fumando, 1907

Eliz mutila erretzen, doitasun teknikoa marrazketa eta koloreari dagokionez, kontraste handiko kolore sorta; zuria eta gorria eliz jantzietan erabilitakoak, grazia eta trebetasun handiak erakutsiz. Cigak “Monaguillismoa” delakoa Espainiako korronte piktorikoan parte hartzen du.

Bodegón, 1908

Bodegoia, bere bilakaera artistikoan lehendabiziko momentutik bodegoiak edo natura hilak margotu zituen. Bere birtuosismo teknikoa agerian utziz, objektuen gardentansunak (beirak eta pitxerrak), dirdirak (metalezko tresnak). Loreen pintzelkadak arras modernoak, agertzen dira.

Retrato de don Ángel Menaya, 1908

Bere lehen erretratuetan, erromantizismo ondoko tradizioan oinarritzen da. Erretratatuen ezaugarri fisiko zein psikikoetan, arreta jarri zuen. Hondo neutroak, nabarrak, matizazio handikoak erabili zituen, argiaren bidez aurpegia eta eskuak nabarmenduz. Halaxe ikus ditzakegu ondoko erretratuetan: Menaya, Sarasate, Gayarre eta bere autoerretratuetan.

[ezcol_1fifth]Cigak lehen aldiz, Velazquezengandik ikasitako argilun jokua erabiltzen du. Argia baliatuz (kanpotik datorren argi fokua), argi eta itzalen arteko jokoaren tratamendua eta gradazioa, non agertzen diren nekazariak bere lanak egiten, egiazko espazioa lortuz.[/ezcol_1fifth] [ezcol_1fifth]Lekua eta data Madril 1910. Hondoa orijinala da eta ongi girotzen du eskena. Konposaketak eskema triangeluarra erabiltzen du. Atsoaren aurpegian bere ikerketa psilologikoa eta berismoa nabarmentzen ditu.[/ezcol_1fifth] [ezcol_1fifth]Kolore sorta soilak, grisak, nabarrak eta okreak; elementu laranjak eta gorriak bizituak. Madrilgo kalekumearen adibidea, bizitza zaila, bere duintasuna eta adierazpen psikologikoa nabarmentzen duena.[/ezcol_1fifth] [ezcol_1fifth]Zuloaga bezala, Gaztelako tipoengan, murgiltzen da. Konposaketa eskema triangeluarra. Apaiz bat nekazariei gutuna irakurtzen ari da (gai soziala). Segoviako jantzi tradizionalen preziosismoa eta aberastasuna, agerian uzten du.[/ezcol_1fifth] [ezcol_1fifth_end]Bere bilakaera artistikoan zehar behin eta berriz margotutako generoa. Fruitu eta pitxerren kalitateak, birtuosismo teknikoak, ohikoak dira. Horrez gain, objetuen atzean, errrannahi sinbolikoa eta traszendentala dago.[/ezcol_1fifth_end]

San Fernandoren Akademian sartu zen eta irakasle titulua eta urrezko domina erdietsi zituen. Bertan marrazkiaren zorroztasuna, errealismoa eta bikaintasun teknikoa, ikasizituen.

Estudioa, 1911

Estudio (altorrelieve con escorzos), obra de gran complejidad por el tratamiento de las anatomías, escorzos y efectos de claroscuro. Simulando un altorrelieve de escayola sobre fondo negro, representa a dos figuras de la estatuaria antigua. Los cuerpos desnudos aparecen en posiciones forzadas para plasmar y trabajar la idea de movimiento. Los efectos tanto del altorrelieve como del claroscuro resultan de gran veracidad y complejidad. Es uno de los mejores ejemplos de escorzo de nuestro autor.

Ikatz-ziria teknikaren bidez anatomia perfektuak, eskortzoak, mugimenduak, eta argilun efektuak bikainak lortu zituen.

Zaharren estudioa, 1910

Marrazkia zehatza eta doitasun teknikoarekin egina. Ikerketa psikologikoa, begiradaren bidez egin zuen.

Cigaren lan piktorikoaren alderdirik ederren eta originalena osatzen dute. Paisaiek ezaugarri dute argiaren trataera: argi iragazia da, grisaxka, iradokitzailea, lanbrotsua, lausotua.
Cigak, lehenago Monet, Sisley edo Pisarro inpresionistek egin zuten bezala, bere margolanen protagonista bihurtu zuen Sena ibaia, uretan egurats-aldaketek duten isla irudikatze aldera: lausogune bat non ura, zerua eta eguratsa nahasten diren. Paisaia horietan, pintzelkada kartsua erabili zuen Cigak, pintzelkada puskatua, hautsia eta keinuzkoa, Senan gauez izenekoan erdibidean dagoena fauvismoaren eta abstrakzioaren artean.

[ezcol_1quarter]Koadroa konposizio eta perspektiba-erakustaldi bikaina da. Margolariak argi eta itzalen arteko joko bati ekiten dio, eta kutxa eszeniko bat sortzen du non barreiaturik agertzen baitira pertsonaiak. Giroa hauteman, eta egiazko espazio bat sortzen du.
Interpretazio ikonologikoari dagokionez, Ciga ez da konformatzen aipatu ditugun birtuosismo teknikoekin, eta arreta jartzen du bete-betean bere protagonisten ariman: bizimodu zaileko emakume baserritar haiek, aurpegietan marrazturik eta begirada etsi eta arduragarrietan islatuta zeramaten errealitate latz hari aurre egiten ziotenak. Pertsonaia nagusia gailentzen da, duintasun moral handiaz hornitua. Haren begirada zorrotz eta zuzenak galde egiten digu, eta giza izaeraz hausnartzera bultzatzen gaitu.
Pintura hau etno-sinbolikotzat jo dezakegu. Etnos, sentipena, hizkuntza, kultura eta tradizioa partekatzen dituen herria, eta ethos, espazio fisikoa eta talde-portaera. Koadroa benetako dokumentu soziologiko eta etnografikoa da, Elizondoko merkatua nolakoa zen erakusten duena, merkatu hura non etxekoandreak biltzen baitziren beren produktu xumeak saltzera.[/ezcol_1quarter] [ezcol_1quarter]Cigak erromantizismo-osteko erara margotu zituen Parisen lagun izan zituen nafar adiskide intelektual eta artista haien erretratuak.
Hondoak neutroak dira, ñabartuak, kolore arre eta ilunekoak. Horrek begiraden sakontasuna areagotzen du, eta ikusleekin bat egiten duten begiradak bilakatzen ditu protagonista. Erretratatuekiko fideltasuna eta ematen dien duintasuna, ezaugarri psikologikoak hautemateko gaitasuna eta gizakien baitan sakontzeko ahalmena: horra, Cigaren erretratu bikainen ezaugarriak. Nabarmenak dira: El Granadino, Eustaquio Echauri eta Castillo bilbolin jolearen erretratua, honetan aipagarriak dira ondoko ezaugarriak: soiltasuna, dotorezia eta birtuosismoa, kolore sorta murritza.[/ezcol_1quarter] [ezcol_1quarter]Mademoiselle Yvonneren erretratua, Cigaren erretratuetan Manet-en erakoena: hondo neutro eta argian, beltzez jantzitako emakume gaztearen figura malenkoniatsua, beltzez jantzirik eta burukoaren orbanaren gorriak bizituta. Horrek monokromia hautsi, eta indarra ematen dio koadro osoari. Pintzelkadak zabalak dira, solteak eta ongi enpastatuak.[/ezcol_1quarter] [ezcol_1quarter_end]Ezohiko genero bat: kastizismoa.
Parisen, bizirik zirauen oraindik hegoaldeko exotismoa eta xarma bilatzen zituen joerak. Horren bertsio hurbilenak Afrikako iparraldea eta Espainiako hegoaldea zituen kokaleku.
Cigak joera horren lilura sentitu zuen, orduko merkatu piktorikoan modan zegoenari lotuz: xal, haizemaile eta mantelinen margoak, non adibide baitira Majak, Emakume ijitoa eta gitarra-jotzailea eta Emakume buhamea.[/ezcol_1quarter_end]

1915 Madrilgo Arte Ederren Erakusketa Nazionalean aurkeztua, gaur egun erditik zatiturik, baina guk jorratuko dugu bere osotasunean. Iruñeko Tezenderiasko txakoli saltokian girotuta. Perspetiba, konposaketa, masa eta hutsen jokoa, argi – foku ezberdinen erabilera. Objetuen xehetasunak, eta birtuosismoa.

tzekaldean Elbeteko eliza. Obra honetan heriotzaren mina eta oinazea barneratua eta kontrolatua gailentzen da. Argizaiola, elementu sinbolikoa da etxeko suaren sinbologia, erranahi esentziala emanez.

1917 Madrilgo Arte Ederren Erakusketa Nazionalean aurkeztua. Biderakoen segizioa isladatzen du, non nabarmentzen diren Mauricio Berekoetxea jauna, Juan Lasa – eliz mutila- , Vidal Apezteguía, etxeko jauna belaunikaturik, eta lutoz jantzitako emakumeak; Cigak bizitzak uzten duen arrastoa gizakiarengan ikertzen du. Koadroa konposizio-erakustaldi bikaina da: diagonalak eta argiak markatzen dute konposizio-eskema. Figurak eta hutsuneak tartekatzen dira. Baina koadroan protagonista nagusia argi eta itzalen arteko jokoaren tratamendu espaziala da. Velázquezen antzera, argia baliatuz –gradazio ezberdinetako argitasun mailak txandakatuta– eta airetiko perspektiba erabiliz egiazkotasun sinestezina adierazten du. Birtuosismo horiek aparte, sentiberatasun erlijioso, mistizismoa eta heriotzaren aurrean sentimendu esentziala eta bildua erakusten du.

1915 eta 1936, erretratuen aldia dugu, bai kopuruarengatik, bai kalitateagatik, batzuk maisulantzat jo ditzakegu. Ariz Jaun anderearen erretratua, arropak, altzariak, luxuzko objetuak eta burgesen bizimodua maisutasun osoz isladaturik.

Mª. Luisa Baleztena de Jaurrieta anderea, preziosismoa, gardenkiak, tule-n gardentasunak, antzemate psikologikoarekin batera.

Baztango paisaia Cigaren obraren protagonista da, bukolismoz beterikoa. Mendien tolesturak, belai berdeak -tonu askotarikoak-. Baserri zuriak, kontrapuntu geometrikoa jarrriz. Zuhaitz hostotsuen kolorezko orbanak, eta larrazkeneko irezelai marroi, laranja eta gorrixkak. Honi guztiari erantsi behar diogu, hezetasuna eta iper lainoak eta argi ingurutzaile eta iradokitzailea.

Bizi izan zen bitartean politikoki konprometitua izan zen. Ideia nazionalistekin bat, euskararen eta euskal kulturaren defentsore izan zen. Hartara, auzi horrekin zerikusia zuten erakunde guztietan parte hartu zuen. Iruñeko Udaleko zinegotzi ere izan zen EAJren izenean (jelkidea baitzen). 61 urte zituela torturatu eta urte eta erdiz kartzelan sartu zuten. Bi epaiketaren ondoren 1939ko irailaren 23an aske utzi zuten.
Espetxeko marrazkiak, 18 marrazkiz osaturiko bilduma. Cigak, ezin hobeki isladatu zuen kartzelaren bizitza, jasandako bizpenak, kartzelakideen erretratuak etab. Espetxearen dokumentu historiko, eta soziologiko bikaina utzi zigun.

[ezcol_1fifth]1951, bere hirugarren bertsioa da. Paisai erromantiko batean kokaturik, preziosismoa, zehaztasunak eta bere izaera intelektuala nabarmentzen dira.[/ezcol_1fifth] [ezcol_1fifth]Bere barneko mundua eta bizitza osoko islada da.[/ezcol_1fifth] [ezcol_1fifth]Konposizio eskema zirkularra da, pertsonaien arteko begiradak aztertzen ditu.[/ezcol_1fifth] [ezcol_1fifth]Jasandako bazterkeria, somatzen da bere aurpegietan. Bizitza latza, adierazpen goibela eta melankoniotsua, baina duintasun osoz erretrataturik.[/ezcol_1fifth] [ezcol_1fifth_end]Espetxe ondoko isuna, ordaintzeko egin zuen (2500 pezetakoa), anatomia perfektua, eskultura efektua eta Velázquezen eragina, agerian daude.[/ezcol_1fifth_end]

1908an, 1909an eta 1910ean lehen hiru sari erdietsi zituen Sanferminetako kartel lehiaketan. Eta 1917, 1918 eta 1920an Iruñeko Udalak enkargatu zizkion. Sanferminetako kartel teknika hori berritu zuen, eta balio piktorikoak eman zizkion, adibidez kolorea, konposizioa, perspektiba, pintzelkada etab., margolan bikainak osatuz.