2018 Uztailaren 2az geroztik itxita dago

Ciga Bildumaren egoitza Baztan Museo Etnografikoan dago, Puriosenea etxean, hain zuzen ere. Elizondoko, etxe zaharrenetarikoa da, XV eta XVI. mendekoa. Bilduma 64 margolanaz osaturik dago. Ia genero eta teknika guztiak, ikus daitezke. Aldi berean bere aldiak eta bilakaera artistikoa. Ciga generoen eta tekniken aukera zabalaz baliatzen zen: erretratua, pintura etnografikoa eta paisaia, biluzi akademikoak, natura hilak, gai erlijiosoak, historikoak, alegorikoak, sinbolikoak, euskal alegietan inspiratutakoak, eta abar. Tekniketan, aldiz, olioa, ur-kolorea, akuarela, arkatza, ikatz-ziria, litografia landu zituen.

Cigaren pintura egian, benetakoan oinarritzen denez gero, haien bidez gaur egun desagertu mundua ikus dezakegu orain. Bere pintura doitasun teknikoan eta ongi ikasitako lanbidean funtsatzen da; egiazko pinturatik haratago doa, pintura handi, orekatu,lasai eta karrankarik gabea egiten baitu. Bere pintura dokumentu soziologiko eta etnografikoa da eta, horri esker, gaur egungo ikuslea ezinbestean galduriko antzinako mundu baterantz eramaten du.

Elizondo Bildumako dokumentazioa

Elizondoko Ciga bildumaren poliptikoa (pdf)