Azken aldia (1939 - 1960)


irudi
bakoitzaren gainean klikatu azalpen osagarria bistaratzeko
Cigak irakasten
segitu zuen eta ondorengo belaunaldiko nafar pintore ia
gehienen maisu izan zen.
Kartzelatzeak, zahardadeak eta osasun arazoek bere
sormena murriztu zuten. Bere munduan gerizatu zen eta
berak sortutako ideia estetikoak errepikatu zituen.
Zenbait lanen kalitate maila berbera ez bada ere, arrunt
duinak dira.
|
350. Arturo Campión jauna.

1951, bere
hirugarren bertsioa da. Paisai erromantiko batean
kokaturik, preziosismoa, zehaztasunak eta bere izaera
intelektuala nabarmentzen dira.
 |
351. Autoerretratua.

Bere barneko
mundua eta bizitza osoko islada da.
 |
300. El mus - Musean jokatzen.

Konposizio eskema zirkularra da, pertsonaien arteko
begiradak aztertzen ditu.
 |
393. Mujeres agotes.

Jasandako
bazterkeria, somatzen da bere aurpegietan. Bizitza latza,
adierazpen goibela eta melankoniotsua, baina duintasun
osoz erretrataturik.
 |
288. Cristo de la Sanción.

Espetxe ondoko
isuna, ordaintzeko egin zuen (2500 pezetakoa), anatomia
perfektua, eskultura efektua eta Velázquezen eragina,
agerian daude.
 |
|